Ir directamente al contenido

Norentzat

Zure proiektuari ekiteko lekua

Kontaiguzu zure ideia eta guk erraztuko dizkizugu erremintak.

Zure ilusioa egi bihurtzeko hainbat formula daude. Ekiteko prozesuaren orientabide bat uzten dizugu hemen:

  • Negoio-ideia bat duzu buruan?
  • Ba al dakizu zein prozesuri jarraitu negozioa martxan jartzeko?
  • Enpresa bat sortu nahi al duzu?
1. Zure ideiaren bideragarritasun plana egin behar duzu

1. Zure ideiaren bideragarritasun plana egin behar duzu

Oso garrantzitsua da. Zure ideiaren errentagarritasuna zehazteko tresna baliagarria da. Proiektuaren arrakasta edo porrota aurreikusten saiatzen da, zure aurrekontuaren ikuspegi osoagoa izaten laguntzen du, eta baita zure ahuleziak eta indarrak ikusten ere. Azken finean, proiektuak barne harten dituen arlo guztiak ezagutzea dakar, eta etorkizunean zure proiektua azaltzeko euskarria ere bada.

Erabakiak hartzeko informazioa ematen du.

Horretarako, Emekin eta Txekin dituzu, eta foru aldundiak homologatutako profesionalek lagunduko dizute plana egiten, ezer ordaindu gabe.

Finantzaziorik behar al duzu? Nolakoa?

Finantzaziorik behar al duzu? Nolakoa?

Likidezia puntuala?

Agian behar ditzakezun kantitateak erabiltzen joan ahal izateko eta erabiltzen duzuna bakarrik ordaintzeko kreditu-linea komeni zaizu.

Inbertsio handiagoak egin behar dituzu?

Baliteke mailegu baten ideia egokiagoa izatea egoera honetan.

Langabezia duzu?

“Paroa” kapitalizatu ahal izango duzu zure inbertsioak finantzatzeko eta/edo autonomoen kuotak ordaintzeko.

3. Laguntzarik dagoen galdetu dezakezu

3. Laguntzarik dagoen galdetu dezakezu

Laguntzak urtearen garai batzuetan irteten dira. Oro har, irekitze eta ixte epeak izaten dituzte. Inbertsioak egiteko eta hainbat gastu estaltzeko izaten dira, alokairuak eta aholkularitza, besteak beste. 

4. Zein motako enpresa da egokiena nire proiektuarentzat?

4. Zein motako enpresa da egokiena nire proiektuarentzat?

Aukera desberdinak azalduko dizkizugu eta zure beharrentzat egokiena zen den aztertuko dugu, haren forma juridikoaren arabera:

  • Pertsona fisikoa / autónomoa
  • Kooperatiba
  • Sozietate mugatua
  • Sozietate anonimoa
5. Lagunduko al didazue nire proiektua martxan jartzen eta ondorengo jarraipenean?

5. Lagunduko al didazue nire proiektua martxan jartzen eta ondorengo jarraipenean?

Atsegin handiz gainera. 

Gure esperientziak bermatuta, bideragaritasun plana bukatu eta negozioa martxan jartzeko erabakia hartu ondoren ere, zurekin jarraituko dugu, zure galderei erantzunez, zalantzak argituz eta zurekin datu ekonomikoak aztertuz, eta zure kasuari dagozkion lege berriei edo aldaketei buruzko informazioa emanaz.

6. Lan egiteko toki edo bulego baten bila zabiltza?

6. Lan egiteko toki edo bulego baten bila zabiltza?

Eibar Coworking. Lan-guneak | Partekatutako bulegoa | EIBAR COWORKING

¿Cómo podemos
ayudarte?

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.